Argazkia: Bermeoko Udala.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta Bermeoko Udalaren zaharren egoitzarekin eta Demiku nagusien elkartearekin elkarlanean prestatu dute programa.
Parke osasungarrien erabilera bultzatzeko programa honetan dagoeneko 20 pertsonak parte hartzen dute. Saioak Talan egiten dira, bertan kokatuta dauden ariketa fisikoa egiteko makina eta tresnetan. Guztira 8 saio egingo dituzte: maiatzaren 8an hasi ziren eta ekainaren 26ra arte arituko dira, astean behin eginez, martitzenetan 9:45etik 10:45era bitartean.
Saioetan parte hartzen dutenek profesional baten laguntza izaten dute. Aditu horrek irakasten die beroketak eta luzaketak egiteko era egokiak zeintzuk diren, baita parkeko makina eta tresnen erabilera zuzena ere, besteak beste.
Irune Ormaetxea Kirol zinegotziaren berbetan, programaren helburua herritarrak osasuna sustatzen duten makina horiek erabiltzera animatzea da, “beraien osasunerako eta bizi kalitaterako ona” delako.