Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatutako XV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izango da bihar arratsaldean, 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan.
Lehiaketa horretan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteek beraiek idatzitako ipuin eta istorioak aurkezteko aukera. Sariak sei kategoriatan banatzen dira: hain zuzen ere: LH 2. zikloa, LH 3. zikloa, DBH. zikloa, DBH 2. zikloa eta Batxilergoa.
Iazko lehiaketako sarituak. Argazkia: Bermeoko Udala
Narrazio lehiaketaren irabazleek sari bezala liburuak, Luma liburu-dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jasoko dituzte. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma jasoko dituzte, eta bukatzeko, finalistek diploma eramango dute etxera. Horrez gain, iazko irabazleen ipuinez osatutako liburuxka bananduko zaie ikastetxe guztietako haurrei.
Sari banaketa “ekitaldi polita” izango da, eta gainera, Aizkoa Olabarrieta ipuin-kontalariaren saioa eskainiko dute, ume eta gazteek ipuinekin gozatu ahal izateko.