Bizkaiko etaparen mailota jaso du Rementeriak
Vueltako Bizkaiko etaparen mailota eman dio gaur Javier Guillen Vueltako zuzendariak Unai Rementaria Bizkaiko Ahaldun Nagusiari, Gernika-Lumoko Batzarretxean.
Mailot hori Getxon hasten den eta Bizkaiko Begiratokian bukatzen den etapan jantziko dute ziklistek irailaren 12an. Rementeriaren berbetan, etapa “ikusgarria eta ingurumenarekiko jasangarria” izatea gura dute.