Mendi korrikalarien artean proba kuttunenetarikoa dena lehiatu zuten domekan, eta arrolapetarrek maila bikaina dutela erakutsi zuten, beste behin. Izan ere, munduko onenak batzen dira urtero Zegama Aizkorrin, eta horien parean korrika egitea ohorea da euskal korrikalarientzat.
Remi Bonnet suitzarra eta
Ida Nilsson norvegiarra dira aurtengo irabazleak. Hiru ordu, 53 minutu eta 56 segundotan helmugaratu zen lehena. Gizonezkoen podiuma Stian Angermund-Vik iazko irabazleak eta Bartlomiej Przedwojewskik osatu dute. 30 segundora helmugaratu zen bigarrena, eta bost minutu eta hogei segundora hirugarrena.
Aritz Egea urretxuarra izan zen lehen euskalduna, eta
Goñi natxituarra hirugarren euskalduna;
hogeigarren postuan amaitu zuen mendi maratoia. Arrolapetarrak lau ordu, hamasei minutu eta zazpi segundota burutu zuen proba.
Imanol Goñi Aranburu.
Argazkia: Zigor Urrestarazu.
Emakumezkoen podiumari dagokionez, Laura Orgue Vila eta Ruth Croft sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Nilssonek lau ordu, 38 minutu eta 39 segundoko denbora markatu zuen amaieran. Zazpi minutu eta hogei segunduko aldea atera zion bigarrenari. Croft, berriz, Nilssonengandik bederatzi minutu eta 59 segundora geratu zen.
Zorroza gernikarra hamabosgarren postuan geratu zen nesken sailkapenean (05:17:53).
Maria Zorroza Iriondo.
Argazkia: Zigor Urrestarazu.
Kilometro bertikala. IV. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala lehiatu zuten barikuan, eta
Goñik podiumean sartzea lortu zuen, hirugarren sailkatuta. Bonnet izan zen azkarrena, 31 minutu eta 24 segundoko markagaz. Oriol Cardona sailkatu zen bigarren, irabazlearengandik 38 segundora. Goñik 33 minutu eta 45 segundotan amaitu zuen lehia.
Asturiasen, talde onena. Bestalde, hainbat arrolapetarrek Desafio El Cainejo proba lehiatu dute asteburuan, Europako mendietan. Taldekako sailkapenean lehen postuan geratu da Arrolape Mendi Kluba. Gainera,
Leire Monasterio laugarren neska izan zen, eta beteranoetan hirugarren sailkatu zen.