Urdaibai biziberritzeko asmoagaz eskualdeko
plan enplegua aurkeztu dute gaur Busturiko Ekoetxea Urdaibain. Busturialdeko herrietako udalek Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuagaz batera turismoa, lehen sektorea eta gazteriaren arloak indartu nahi dituzte eskualdean.
Eskualdean enplegu plana “garrantzitsua” dela adierazi dute aurkezpenean, planaren barnean ekoizten diren proiektuak bat datozelako eskualdeko jarduera ekonomiko garrantzitsuenekin: “
Turismoaren, gazteriaren eta lehen sektorearen ardatzak dira garrantzitsuenak eskualdean“, esan dute, eta hori bultzatzeko “elkarlana funtzeskoa” dela gehitu.
Ekoetxea Urdaibain egindako aurkezpena
Eskualdeko lanbide planak 2012an hasi ziren, eta bi helburu nagusi finkatu zituztela azaldu dute. Batetik busturialdeko
herritarrek eskualdean lan egitea, eta bestetik,
entitate ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea. Hori aurrera eramateko lanean dabiltzala, eta “formakuntza eta gaikuntzaren arloak eguneratzeko beharrizana” dagoela azaldu dute.”Garapen jasangarria bideratzen duen gaikuntzaren eskaintza hobetu zitekeela ikusi genuen egindako azterketetan. Hori horrela, Busturialdeko garapen jasangarria hobetzeko formakuntza eta gaikuntza landu behar dira; bai ekonomian, ingurumenean, zein pertsonetan”.
Lehentasunezko lerroak ezarrita,
ekintzak beharrezkoak dira: “Formakuntza ekintzak egin behar dira sektore guztietan, eta udalen aholkularitza zerbitzua beharrezkoa da”. Guztia bideratzeko
bilerak martxan daudela jakinarazi dute gainera, gaur eguerdian.
Hiru ekimen. Aurtengo enplegu planaren barruan hiru proiektu berritzaile garatzen dabiltza:
Ezkutuko altxorrak, Lurbizi eta Urdaibai Silver. Gizarteko sektore ezberdinetara bideratutakoak dira, eta hirurak eskualdean burutuko dira.
Ezkutuko altxorrak proiektuak turismo jasangarria sustatzea du helburu. Eskualdean zehar ezezagunak diren txokoak ezagutarazi nahi dituztela azaldu dute Busturian; turismo foko berriak ezarri nahi dituzte eta turistei aukera ezberdinak eskaini.
Lurbizi proiektuak berriz, lehen sektorea garatzen du. Busturialdeko lehen sektorea babestera eta sustatzera bideratutakoa da egitasmoa da. Lehen sektorea dinamizatu nahi du Gernika-Lumoko eta Bermeoko azokak eguneratuz. Eskola jantokietan eskualdeko produktuak ezarri nahi dituzte arduradunek, “eskualdean ekoizten denetik oso gutxi kontsumitzen baita bertan”. Eta, azkenik, lur emankorra bultzatu nahi dute.
Aurkeztutako
Urdaibai Silver hirugarren proiektuak 60 urtetik gorako biztanleei bideratutako zerbitzu berriak identifikatu eta proposatu nahi ditu. “Merkatu garrantzitsua da, astindu eta kontutan hartu behar dena”, azaldu dute aurkezpenean.