Gorostiza kiroldegian jokatu dituzte kategoria desberdinetako norgehiagokak asteburu honetan.
Talde gernikarra hamar puntuko aldeagaz nagusitu zitzaion atzoko finalean Durangoko
Tabirako Saskibaloi Taldeari (42-52). Gernika KESB zen kopa irabazteko faboritoa, eta ez zuen hutsik egin.
Zapatuan Loiola Indautxu taldeari irabazita sailkatu ziren finalera. 55-72ko emaitzagaz lortu zuten garaipena finalaurrekoan.
Gernika KESBeko juniorrek
denboraldia amaitu dute, eta orain atseden hartzeko momentua ailegatu zaie. Denboraldi bikaina egin dute, eta apur bat nekatuta heldu dira denboraldi amaierara. “Liga oso ondo amaitu genuen, lauko finalerako sailkatu ginen, eta Espainiako Txapelketara sailkatzea gutxigatik ez genuen lortu. Loiola Indautxu eta Tabirako gu baino aurrerago geratu ziren ligan, baina, partidu guztiak irabazi dizkiegu aurten”.
Bestalde,
mutiletan Loiola Indautxurentzat izan zen kopa. 73-70 irabazi zion Getxo Saskibaloi Taldeari. Partidu borrokatua izan zen, bi taldeek parekotasun handia erakutsi, eta ikuskizun polita eskaini zuten. Atzoko irabazlea 78-57 gailendu zitzaion Ibaizabal STri zapatuko finalerdian.
Gernika KESBeko juniorrak, Bizkaiko Kopagaz.
Argazkia: Gernika KESB.
Gernika KESBeko ordezkariek esan dutenez, nesketan zein mutiletan maila altua egon da, Bizkaian saskibaloia bide onetik doan seinale.