Ander Bilbaok irabazi du Euskadiko Txapelketa
Bodyline Fitnesseko aurtengo txapelduna da Bilbao. Alex Sobrino geratu da txapeldunorde, eta Borja Lizarraga sailkatu da hirugarren.
Zapatu arratsaldean Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa. Azken urteetan moduan, aurten ere bost modalitate egon dira: fitness neurri baxua, fitness neurri altua, bodyline hasiberriak,Ā bodyline fitness, eta bikini (neskena). Modalitate guztiak kontuan hartuta, 32 parte hartzaile egon ziren; parte hartzaile gehien bodyline fitness kategorian egon zirela azaldu dute antolatzaileek.
Bodyline hasiberrietan Ekaitz Arriortua izan zen onena, eta Aitor Gonzalez eta Pedro Ahedo sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Nesken bikini kategorian parte hartzaile bakarra egon da oraingo honetan: Maider Otermin donostiarra.
Bestalde, fitness neurri baxuan Edu de la PeƱa nagusitu zen. Haren atzetik Ruben Barcena sailkatu zen, eta Israel Bautistak osatu zuen podiuma. Neurri altuan, berriz, Unai Amesto izan zen garailea. Manu Garcia geratu zen bigarren, eta Fernando Ciganda hirugarren.
Urtero legez, koreografia onenek saria eduki zuten. Hain zuzen, fitness neurri altuan Amestoirena izan zen epaimahaiko kideen ustez onena. Neurri baxuko saria Barcenak irabazi zuen. Biek ala biek asteburuko egonaldia irabazi zuten. Halaber, parte hartzaile guztien artean Arrien Optikak emandako eguzkitako betaurrekoak zozkatu zituzten, eta Asier Anpuruari egokitu zitzaizkion.
Antolatzaileek babesleei zein Gernika-Lumoko Kirol Patronatuari eskerrak eman dizkiete txapelketa antolatzeko duten laguntzagatik.