Merkatua urte honetan goizez eta arratsaldez egin zuten, Goiko Plazan.
Haitz Nagusije elkarteak urtean birritan antolatzen duen merkatua zapatuan ospatu zen berriz ere. Eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, 43 salmahai jarri zituzten, era guztietako objektuak saltzen edo trukatzen jarriz: bigarren eskuko merkatu horretan, besteak beste, jostailuak, erropak, bitxiak, koadroak, diskoak, liburuak edota eskulanak ikusi ahal izan ziren.
Bigarren eskuko objektuez gain, eskulanentzako tokia ere egon zen merkatu txikian. Artisauek egindako hainbat bitxi eta apaingarri erosteko aukera izan zuten bertaratuek. Elkarteko arduradunek adierazi dutenez, “oso pozik” geratu dira zapatuko merkatuarekin, eta datorren urrian berriz prestatzeko asmoa azaldu dute.