Alde zaharreko Haitz Nagusije elkarteak antolatu du merkatua, eta Goiko Plazan egingo da, zapatuan. Ohikoa denez, bertan herritarrek bigarren eskuko gauzekin salerosketan edo trukean aritu ahalko dira.
Aurten merkatuak berezitasun bat dakar, iazko merkatuak izandako arrakasta ikusita goiz eta arratsaldean egitea erabaki baitute. Hortaz, 10:00etan emango zaio hasiera, eta 20:00etara arte egongo dira salmahaiak alde zaharrean.
Jostailuak, erropak, bitxiak, koadroak, diskoak, liburuak, eskulanak eta bestelakoak saldu daitezkeela eman dute aditzera Haitz Nagusijekoak. Pasa den urtean 42 salmahai jarri zituzten, eta gero eta parte hartze handiagoa dagoela adierazi dute.
Merkatu Txikian produktuak salmentan edo elkartrukean jarri nahi izanez gero, 656 79 32 41 telefonora deituta izena eman beharko da aurretiaz.