Ekainaren 10erako atzera kontaketa hasi da, eta aurreko asteburuetan moduan, oraingo honetan ere hainbat ekintza egingo dituzte Busturialdean.
Bariku iluntzeko kanta saioagaz hasiko dira girotzen eatarrak, eta etzi, ostera, herria apaintzen hasiko dute eguna.
13:00etan giza katean elkartuko dira. Gure Esku Dagoren kideek ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta kamiseta jantzita hurbiltzeko dei egin dute.
Giza katearen aurretik, umeentzako ekintzak egingo dituzte. 14:00etatik aurrera, berriz, hamaiketakoa eta kantaldia izango dituzte, eta
argazki erraldoia aterako dute.
Gainera, bariku eta zapatu iluntzean bideo proiekzioak emango dituzte Eskolondon eta herriko tabernetan.
Bestalde,
morgarrek zapatu arratsaldean dute hitzordua.
Zergatik erabaki? bideo emanaldia dute 19:30ean, eta ostean txitxiburduntzia egingo dute. Giza katean izena emateko eta kamisetak eskuratzeko aukera ere izango dute.
Barikuan, berriz,
Muxikako Ariatza auzoan kantu afaria egingo dute, EinGo taldeagaz, 21:00etatik aurrera.
Muxikarrak, maiatzaren 13ko ekitaldian.