Lainoak eta euria iragarrita zeuden arren, horiek ez ziren Foruko X. Martxa bertan behera uzteko arrazoiak izan.
Argazkia: Foruko Udala
40 lagun inguru bildu ziren atzo, pasa den urteetan baino ibilera luzeagoko martxa egiteko:
8,89 kilometro egin zituzten. Horrela, 10:30ean hasita udaletxe aurretik irten ziren, paduretatik Kortezubirako bidea eginez, ondoren Barrutialdetik bueltatzeko.
Adin guztietako pertsonak bildu ziren, giro ederraz gozatuz ibilbide lasaia egiten zuten bitartean.