Atzoko
26. San Isidro Sarian lehen lau sailkatuak talde nafarrekoak izan ziren.
Petr Rikunov errusiarrak irabazi zuen lasterketa. Hiru ordu, zortzi minutu eta sei segundotan amaitu zuen Euskaldun Torneoko lasterketa.
11 segundora sailkatu zen Andoni Lopez de Abetxuko arabarra, eta Leongo Pablo Benitok osatu zuen podiuma ( irabazlearengandik 31 segundora helmugaratu zen).
Lasterketa bikaina eginda, Caja Ruralentzat izan zen taldekako saria; Aiarabike Trek Electroala eta Eiser-Hirumet sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
Mendiko zein tarteko helmugako sariak talde nafarrak eskuratu zituen. Mendiko sailkapenean Benitok eskuratu zituen puntu gehien (9 puntu), Lopez de Abetxuko sailkatu zen bigarren (3puntu), eta Lizarte taldeko Roger Adria hirugarren ( 3 puntu). Tarteko helmugan ere Benito nagusitu zen (6 puntu); Rikunov lasterketako irabazlea sailkatu zen bigarren (2 puntu), et Adria hirugarren (2 puntu).
Elite eta 23 urtez azpiko Euskaldun Torneoko seigarren proba izan da Natxitukoa, eta txirrindulariek 119 kilometroko ibilbidea egin zuten. Aipatu torneoan beste hamar proba geratzen zaizkie, eta hurrengoa Ataunen (Gipuzkoa) lehiatuko dute, ekainaren 10ean. Irailaren 15ean Altsasun (Nafarroa) lehiatuko dute Euskaldun Torneoaren azken lasterketa.
Argazkia: Caja Rural Team.