Ia 90 bat dantzarik parte hartu dute Alkartasunaren urteko ekitaldian
“Giro polita” sortu zen atzo Bermeoko Artza frontoian, herriko Alkartasuna Dantza Taldearen urteko dantza ekitaldian. Eguraldia lagun izan zuten, eta horrek Lamera inguruan kalejira txikitxo bat egiteko aukera ahalbidetu zuen. 20:00etan, berriz, ekitaldiari hasiera eman zioten frontoian.
Taldeko 80-90 bat dantzarik parte hartu zuten ekitaldian; 5 urtetik 14 urtera artekoak. Eta horien guztien aurrean, hainbat herritar izan ziren, harmailetatik so. Hala, bertaratutakoek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera izan zuten, eta dantzariek, aldiz, urte osoan egindako lana erakusteko aukera aprobetxatu zuten.
Herriaren aurrean dantza egiteak “urduri” samar jartzen ditu dantzariak, urteko ekitaldian; hala ere, atzokoan, “dena ondo” atera zela azaldu dute dantza taldekoek.
Urduritasunak urduritasun, bai dantzariak zein bertaratutakoak “pozik” geratu ziren Lapurdiko polkekin hasi eta gainontzeko probintzietara salto eginez, hamaika dantza erakutsi zituen ekitaldiagaz.