Ekainaren 24an Bilbon hasiko dute TKE ligako klubek aurtengo traineru denboraldia; Urdaibaik gaur eguerdian egin du aurtengo denboraldiko taldearen aurkezpena, beti ohi legez, Bakioko Eneperi jatetxean.
Taldearen presidente Agustin Aranburuk gaurko aurkezpenean gazteen lana gogoratu du, eta, era berean, Urdaibaiko arraunlarien lana azpimarratu du: “Harro gaude, eurak barik hau guztia ez litzatekeelako posible izango; honen egileak dira”.
Joseba Fernandez Urdaibairen entrenatzailea, Idurre Bideguren Bermoko alkatea eta Agustin Aranburu taldearen presidentea
Joseba Fernandez taldearen entrenatzaileak, bestalde, eskerrak eman dizkie kirol proiektu hau bere eskuetan uzteagatik eta beragan agertutako konfiantzagatik. Halaber, “maila honetako talde baten buru izatea ohorea” dela ere aitortu du. Bestetik, arraunlariak eskertu nahi izan ditu, “gorabeherak, momentu on zein txarrak aguantatzeagatik”.
Bermeo herriarentzako hitzak ere izan ditu: “Entrenatzaile moduan Bermeoren izena eramatea gauza handia da; gustu handiz egiten dut eta oso ondo sentitzen naiz Bermeon”.
Bere aldetik, iazkoa betetzea espero duela aipatu du, eta hori lortzeko gai izango direla aipatu du. “Espero dezagun aurten ere goi-goian mantentzea”.
Taldeko ordezkariez gain, herriko alkate Idurre Bideguren ere izan da aurkezpenean, eta “zorte handiena” opa die. “Zortea garrantzitsua da, baina nork bere eremutik bere onena eman behar du: zuzendari, patroi, arraunlari… eta baita zaleek ere”. Horrez gain, taldeak emaitza onak lor ditzan, giro ona izatea garrantzitsua dela azpimarratu du: jendearen berotasuna, gure arrauna sentitzea, Bermeoko taldea…
2018 denboraldiko taldea:Arraunlariak:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.