Hamaseigarren urtez hartuko du Erdi Aroko Azoka Gernika-Lumok.
Gaur zabalduko dute, eta domeka bitartean,
50 saltokiz eta hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da
Merkatu plazan.
Azoka Gernika-Lumon ospatzen den hamalaugarren aldia izango da. Argazkia: Ander Zarraga
Gaur,
17:30etik aurrera bisitatu ahalko da Erdi Aroko azoka.
21:30ean itxiko dute, baina zapatuan eta domekan goiz eta arratsaldez ere izango da bertoko salmahietatik igarotzeko aukera: bihar, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara, eta domekan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.
Azoka beragauerako ixten badute ere, zenbait ikuskizun
gauerdira arte luzatuko direla jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak. Umeei zuzendutakoak izango dira emanaldi gehienak; dena den, adin guztietarako ekintzak egongo dira: magia lantegiak, jolasak, aztiak, pregoilariak, noriak…
Halaber, bertaratutakoek Erdi Aroko
errezetak ere dastatu ahalko dituzte. 50 salmahietan, gainera, produktu ugari edukiko dituzte salgai: larruzko artisau-lanak, zeramikazko eskulanak, burdin lanak, lore lehorrak, lurrinak…