Baserritarren eguna ospatuko dute bihar Ereñoko plazan
Beste behin, Baserritarren eguna ospatuko dute Ereñon. Bihar elkartuko dira herriko plazan, eta 11:00etan emango diote jaiari hasiera herriko produktuen erakusketagaz.
12:00etan, txakoli dastaketa egingo dute, Gautegiz Arteagako Egala, Kortezubiko Omabeiti, Arratzuko Urdaibai eta Morgako Bitxia upategien eskutik.
Egunean zehar, gainera, Ereño eta Nabarnizko Kabelinatxe dantza taldearen eskutik, euskal dantzez gozatu ahalko da. Ardiak triskilatzeko saioa ere egingo dute. Gauean, Cactus taldearen kontzertuagaz emango diote amaiera egunari.