[ARGAZKI GALERIAGAZ] Elkarrizketez eta kazetari lanaz aritu gara Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean
Busturialdeko hainbat ikastetxe ari gara bisitatzen, haurrei kazetaritza lana azaltzeko. Gaur, Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean izan gara.
Hortaz, elkarrizketak prestatzeko egin beharrekoak azaldu dizkiegu Bermeoko ikasleei, dokumentazio lanaren garrantzia nabarmenduz, baita gure lanbidearen nondik norakoak ere.
HITZAren paperezko edizioaren eta edizio digitalaren arteko desberdintasunak kontatu dizkiegu. Egunkariko orriak aztertu ondoren webgunean argitaratutako bideo eta argazki galeriak erakutsi dizkiegu. Oso gustora egon gara 3. zikloko ikasleekin, eta eurek adi entzun dituzte gure azalpenak. Galderak egiteko aukera ere izan dute ikasleek.
Maiatzaren 25ean berriz izango gara San Frantzisko eskolan, ikasleei kazetari lanbideari buruz hitz egiteko.