Gernikak berdinketa lortu du denboraldiko etxeko azken partiduan
SD Gernika Clubak Leioaren kontra lehiatu zuen domekan denboraldi honetako etxeko azken partidua. Binako berdinketagaz amaitu zen 37. jardunaldiari dagokion partidua.Lehen zatian sartu zituzten lau golak. 24. minutuan Leioako Garciak egin zuen 0-1ekoa....
Lehen zatian sartu zituzten lau golak. 24. minutuan Leioako Garciak egin zuen 0-1ekoa. Bi minutu beranduago bere taldekide Goti izan zen golegilea. Etxeko taldeko bi golak Enziondok sartu zituen; 37. minutuan egin zuen 1-2koa, eta lau minutu beranduago egin zuen berdinketaren gola.
Talde gernikarrak Burgosen (Gaztela eta Leon, Espainia) lehiatuko du domekan azkenengo jardunaldia, 18:00etatik aurrera. Mirandes da egungo sailkapenburua.
Denboraldian Gernikak 59 puntu pilatu ditu, eta 2. B mailako 2. multzoko sailkapenean zazpigarrena da.
Puntu bakarrera ditu aurretik Barakaldo eta atzetik UD Logroñes.
Sailkapenaren goikaldean, berriz, Mirandes, Sporting B eta Real Sociedad B taldeak daude lidertzarako borrokan. Hain zuzen ere, burgostarrek 73 puntu dituzte, puntu bat gutxiago dute asturiarrek, eta 71 puntu dituzte donostiarrek.