Alzheimerrari buruzko formazio saioak egingo dituzte Ondarroan
Zaintzaileei zuzenduta daude. Barikuetan eta zapatuetan egingo dira, Antiguako Ama egoitzan. Saio bakoitzean 40 pertsonentzako lekua dago, eta aurretik eman beharko da izenaAlzheimerra eta dementzietan formatzeko zaintzaileentzako saioak egingo dira On...
Zaintzaileei zuzenduta daude. Barikuetan eta zapatuetan egingo dira, Antiguako Ama egoitzan. Saio bakoitzean 40 pertsonentzako lekua dago, eta aurretik eman beharko da izena
Alzheimerra eta dementzietan formatzeko zaintzaileentzako saioak egingo dira Ondarroan. Saioak, oro har, menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei zuzenduta badaude ere, herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu die Amankomunazgoak.Asteburuan egin dira lehen saioak, eta formazioa hasi bada ere, oraindik izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute. «Hainbat herritarrek bakarrik saio batzuetara joateko asmoa adierazi dute, eta hori egin nahi duenarentzat arazorik ez dela egongo adierazi nahi du Amankomunazgoak, beti ere lekua geratzen bada oraindik».
Ekainaren 2ra bitartean, bestalde, beste hainbat saio egingo dituzte Antiguako Ama egoitzan. Ordutegiari dagokionez, barikuetako saioak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, eta zapatuetakoak, berriz, 10:00etatik 12:00etara.
Gogorarazi dutenez, saio bakoitzean 40 pertsonentzako lekua dago, eta bertan parte hartzeko aurretik eman beharko da izena, honako eratara: Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara deituta (94-616 90 78), ongizate@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzita edota Afagira deituta (943-29 71 18) edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatzita.