Edu Etxeberria donostiarra nagusitu da Mundakako Kayaksurf Txapelketan
Atletico San Sebastianeko kidea Open IC eta Master HP kategorietako onena izan da. Mundaka Surfkayak Piraguismo Elkarteko Carreto eta Martinez beste podiumetan sartu diraAtletico San Sebastian klubeko kide Edu Etxeberriak lortu ditu emaitzarik onenak M...
Atletico San Sebastianeko kidea Open IC eta Master HP kategorietako onena izan da. Mundaka Surfkayak Piraguismo Elkarteko Carreto eta Martinez beste podiumetan sartu dira
Atletico San Sebastian klubeko kide Edu Etxeberriak lortu ditu emaitzarik onenak Mundakako XVI. Kayaksurf Txapelketan. Open IC eta Master HP kategorietako txapelak jantzi ditu surf-lari ezagunak.Euskadiko Kopako lehen proba horretan, kategoria guztietan maila altua eta parte hartze ona izan dutela azpimarratu dute Mundaka SurfKayak Piraguismo Elkarteko ordezkariek: «Izan genezakeen parte hartze onena eduki dugu; Euskadiko selekzioko kide denak egon dira Mundakan».
Zapatuan bakarrik
Txapelketa bi egunetan lehiatzekoak ziren, baina domekan olaturik izango ez zutela eta, zapatuan jokatu zituzten kanporaketa zein finalak. «Zapatuan ma- ratoia egin genuen, eta gaueko afaria sari banaketa egiteko aprobetxatu genuen».
Mundakako elkarteko bi kidek lortu dute podiumean sartzea. Txema Carreto izan da Grand Masterreko txapelduna, eta Oskar Martinez bigarren sailkatu da Master HP eta Master IC kategorietan.
Open mailan 13,37 puntugaz nagusitu da Edu Etxeberria, eta haren seme Odei Etxeberria sailkatu da bigarren, 10,83 puntugaz. Gorka Martin (10,23 puntugaz) eta Xabi Olano (8,5 puntugaz) geratu dira hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Master HPan 9,93. eskuratu ditu Etxeberriak; Oskar Martinez bigarrenak 8,73 puntu lortu ditu. 7,3 puntugaz Txema Carreto izan da hirugarrena, eta 7,23 puntugaz laugarrena.
Master IC kategoriako txapelduna Xanti Ubeda izan da, 8,87 puntugaz, eta Oskar Martinez txapeldunordeak 4,47 puntu bildu ditu. Jon Agirre sailkatu da hirugarren postuan, 4,3 puntu eskuratuta.
Emakumezkoen Master HP eta Master IC kategorietan Olatz Garmendia izan da onena. Master HPan, esate baterako, 8,6 puntu eskuratu ditu. Andrea Garcia bigarrenak 7,77 puntu eta Ainhoa Tolosa hirugarrenak 7,73 puntu.
Junior HPko txapelduna Hodei Crujeiras izan da, 10,50 puntugaz, eta alde handia atera die gainontzeko parte hartzaileei. Izan ere, Aitor Malo bigarrenak 7,4 puntu bildu ditu, Eñaut Calvo hirugarrenak 7,33 puntu eta Peru Bariandarain laugarrenak 4,47 puntu.
Bigarren proba, Bakion
Euskadiko Koparen hurrengo proba Bakion jokatuko da maiatzaren 26an.
Udako geldialdiaren ostean, irailaren 29an eta 30ean Bakion izango dute hitzordua. Laugarren proba Zurriolan lehiatuko dute urriaren 6an, eta azken proba, berriz, Zarautzen izango da, urriaren 20an.