Martin Ugaldek irabazi du kartel onenaren saria
Ekainak 22tik uztailak 4ra bitartean ospatuko diren Mundakako San Pedro jaien kartel lehiaketaren irabazlea izan da Martin Ugalde mundakarra. Kolorez betetako kartelean udalerriko hainbat ezaugarri irudikatu ditu Ugaldek: Mundakako olatua edota Andra M...

Ekainak 22tik uztailak 4ra bitartean ospatuko diren Mundakako San Pedro jaien kartel lehiaketaren irabazlea izan da Martin Ugalde mundakarra. Kolorez betetako kartelean udalerriko hainbat ezaugarri irudikatu ditu Ugaldek: Mundakako olatua edota Andra Mari elizaren dorrea azaltzen dira, adibidez. Iaz Josu Cabriada Izagirre mundakarraren lana aukeratu zuten irabazletzat.