Klik Egunak ospatuko dituzte gaur eta etzi, ekainaren 10a girotzeko
Aulesti, Lekeitio eta Markina-Xemeingo Gure Esku Dago herri dinamikek Klik Egunak ospatuko dituzte. Ospakizunaren helburua ekainaren 10ean egingo den giza kate erraldoirako motorrak berotzea da.Markina-Xemeinen gaur egingo dute ekintza. 20:00etan udale...
Markina-Xemeinen gaur egingo dute ekintza. 20:00etan udaletxe aurrean batuko dira, eta giza katea egingo dute.
Aulestin eta Lekeition domekan egingo dute ekintza. Hala, aulestiarrak 12:45ean batuko dira, plazan. Giza katea egingo dute, eta ostean ekitaldia eta pintxo jana egingo dituztela esan dute. «Goiz guztian musika egongo da plazan».
Lekeition 12:00etan hasiko dute giza katea, udaletxeko eskaileretatik. Ostean, ekitaldia egingo dute. Ekintzan parte hartuko dutenei zapiak eramateko eskatu diete herri dinamikakoek. «Erabakitzeko arrazoiak kalera aterako ditugu».