Beteranoen Hiruko Futbol Txapelketa jokatuko da Ondarroan
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Beteranoen Hiruko Futbol Txapelketa jokatuko da bihar, Zaldupen. Sarrera doakoa izango da.Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, antolatzaileek Athletickeko eta Realeko beteranoak gonbidatu dituzte aurten...
Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, antolatzaileek Athletickeko eta Realeko beteranoak gonbidatu dituzte aurten, txapelketa «bereziago» egiteko.
Hiru partidu jokatuko dira. 16:30ean Aurrera eta Athleticen txanda izango da, eta 17:20ean, berriz, Aurrerak Realaren aurka jokatuko du. 18.10ean, azkenik, Athleticen eta Realaren arteko derbia ikusteko aukera egongo da.