Zaborra biltzeko edukiontzi berriak jarri dituzte
Hondakinen edukiontzi berdeak berritu dituztela azaldu du Muruetako Udalak, eta kokatuta dauden gunearen arabera bi tamaina desberdin izango dituzte.Berriztatze fase horretan ezarritako ontzi berriak modernoagoak dira, zaharrak alde batera utzita, orai...
Berriztatze fase horretan ezarritako ontzi berriak modernoagoak dira, zaharrak alde batera utzita, orain pedaldun edukiontziak jarri dituzte.
Horrez gain, birziklatzekoak diren hondakinen edukiontzien kopurua gehitu dute: plastikoa, papera eta kristala biltzeko ontzi gehiago ezarri dituzte udalerriko hainbat lekutan.
Herritarrek gero eta ohitura hobeak dituztela nabarmendu du Jabier Ondarza alkateak: «Bide onetik goaz birziklapenari dagokionez, familia asko honen inguruko pentsamoldea aldatzen joan direla ikusi dugu».
Gainera, birziklatzeak herriaren balantze ekonomikoan eragiten duela azpimarratu du alkateak. Zabor guztia hondakin birziklaezinen edukiontzira botaz gero, bertan batzen den zaborrak pisu gehiago izango du, eta hori bilketaren gastuari gehitzen zaio. Beste aldetik, plastikoak, paperak eta kristalak dohainik batzen dira. Birziklatze kanpainagaz jarraitzeko, jada kendu diren edukiontzi zaharrak berrerabiltzeko aukera egongo dela adierazi du alkateak.
Ontziak berrerabiliz
Ontzi zaharrak herritarrei eskainiko zaizkie, beste erabilera bat eman diezaioten.
Udalak esan du ontzien oinarriagaz lorontziak egin daitezkeela. «Guk geuk eraberrituko ditugu ontzi batzuk, lorontzi bilakatuz. Hori eginda, Muruetako herritarrak edukiontzi zaharrak berrerabiltzera animatu nahi ditugu, zaborraren zikloa ixteko asmoagaz».