Lekeitioko martxa 940 mendizalek egin dute
940 mendizalek parte hartu zuten domekan Lekeitioko inguruetan zehar egin zen mendi martxan. Lekeitioko Mendi Martxa 08:00etan hasi zen ibilbide luzeagaz, eta 22 kilometro inguruko buelta eman zuten parte hartzaileek. 10:00etan atera ziren, berriz, ibi...

940 mendizalek parte hartu zuten domekan Lekeitioko inguruetan zehar egin zen mendi martxan. Lekeitioko Mendi Martxa 08:00etan hasi zen ibilbide luzeagaz, eta 22 kilometro inguruko buelta eman zuten parte hartzaileek. 10:00etan atera ziren, berriz, ibilbide laburreko partaideak, eta 11 kilometro eta erdi osatu zituzten. Antolakuntzagaz eta ibilbideagaz «pozik» agertu ziren parte hartzaileak amaieran. Bizkor ibili ziren lehenengoak, lasaiago hartu zuten laburrean parte hartzera animatu ziren ume, gazte eta nagusiek.