Euskaraldiari buruzko bilera egingo dute Busturian, bihar
Euskaraldiari buruzko batzarra deitu dute Busturian barikurako. 19:00etan jarri dute ordua, kultur etxean.Bertan, lau puntu nagusi landuko dituzte. Hasteko, martxoaren 17an Bilbon egindako Euskaraldiaren mintegian azaldu ziren gaiei buruz hitz egingo d...
Bertan, lau puntu nagusi landuko dituzte. Hasteko, martxoaren 17an Bilbon egindako Euskaraldiaren mintegian azaldu ziren gaiei buruz hitz egingo dute. Bigarrenez, batzordearen barne antolaketa zehaztuko dute. Ondoren, 11 pertsonen taldea egitea proposatuko dute, herrian euskaraldiaren ordezkariak bilatuz. Bukatzeko, ekintzen balizko kronograma antolatzen hasiko dira, euskaraldia zabaltzeko.