San Gregorio eguna ospatuko dute gaur arratsaldean
Foruko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu gaurko San Gregorio egunerako. Arratsaldean emango diote hasiera ospakizunari, 17:30etik 19:00etara kultur etxean ume eta gazteentzako eskulan tailerrak eskainiz. Jakitera eman dutenez, 3 eta 7 urte bitartek...
Jakitera eman dutenez, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako egongo dira zuzenduta tailerrok, eta haurrak gurasoekin batera ariko dira eskulanak egiten.
Triñen
19:00etan meza ospatuko dute Triñe baselizan, eta meza ostean, Urdaibai Dantza Taldearen eskutik dantzak ikusteko aukera egongo da.
Amaitzeko, bakailoa eskainiko dute herritar guztientzat.