PISAren azterketari planto egingo diote Zubi Zahar ikastolan
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko ikasleei PISAren azterketa egitea egokitu zaie. Horren aurrean, ikasle batzuek planto egingo diotela jakitera eman dute, Ikasleok Zorrotz dinamikari jarraituz.Azterketari planto egiten diotela agertzeko, ik...
Azterketari planto egiten diotela agertzeko, ikasleek elkarretaratzea egingo dute gaur, 10:00etatik 10:30era, ikastolan bertan. Herritarrei ere elkarretaratzeagaz bat egiteko deia egin diete.
Planto egitearen arrazoiak zeintzuk diren ere esan dute: «Elite politiko eta ekonomikoen mesederako azterketak direlako, azterketa horiek ikasleon arteko lehia sustatzen dutelako eta ez garelako zenbakiak eta ez dugulako azterketa batzuen bueltan ebaluatuak izan nahi».
Hiru dira Ikasleok Zorrotz dinamikaren helburuak. Alde batetik, hezkuntza erreforma inposatuen kontrako kontzientzia eta praktika zabaltzea (LOMCE, Heziberri…), bestetik, erreformen aurkakotasunetik, hezkuntza eredu espainol, kapitalista eta patriarkala errotik aldatzeko beharra azaleratzea, eta azkenik, hezkuntza sistema propio eta burujabe baten aldeko aldarria zabaltzea.