Euskaraldiari buruz aritzeko batzar-deia egin dute barikurako, Busturian
Altamirako kultur etxean bilduko dira, Busturian, 19:00etan.
Batzarrean lau puntu nagusi jorratuko dituzte. Hasteko, martxoaren 17an Bilbon egindako euskaraldiaren mintegian azaldu ziren gaiak jorratuko dituzte. Mintegi honetan euskaraldiaren oinarri teorikoen inguruan aritu ziren, eta garrantzitsua deritzote horiek barikuko batzarrean aipatzea.
Bigarrenez, batzordearen barne antolaketa zehaztuko dute bileran. Ondoren, hamaika pertsonen taldea egitea proposatuko dute: herrian euskaraldiaren ordezkariak izan daitezkeenak izendatuko dira.
Batzarrarari bukaera emateko, ekintzen balizko kronograma antolatzen hasiko dira, eta horren helburua euskaraldiari buruzko informazioa noiz eta nola eskaintzea zehaztea izango da.