Andrabanda feministak ikastaroa emango du Etxelilan
Taldea indartzeko asmoagaz, Ondarroako Andrabanda Feministak ikastaroa eskainiko du Etxelila Emakumin Topalekuan. Modu horretan, taldera batu nahi duten guztiei luzatu nahi die aukera.Andrabanda 2011ko udaberrian sortu zen, Jabekuntza Eskolaren baitan ...
Andrabanda 2011ko udaberrian sortu zen, Jabekuntza Eskolaren baitan antolatutako ikastaro baten ostean. Perkusioa eta abestiak tarteko, «aldarrikapen feministak kaleratu eta emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako borrokari ekarpena egitea» dira euren helburu nagusiak.
Ikastaroari dagokionez, zapatuan hasiko da, eta guztira bost saio egingo dituzte, denak ere 11:00etatik 14:00etara. Hurrengo saioak honako egunetan izango dira: maiatzak 12 eta 27 eta ekainak 9 eta 23.
Jakitera eman dutenez, ikastaroan izena emateko aukera barikura arte dago zabalik. Horretarako, interesatuek 16:30etik 20:30era bitartean Etxelilako 94-613 40 08 telefono zenbakira deitu edota etxelila@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.