Mireia Arrillaga Getariako Triatloiko podiumera igo da
Lea-Artibaiko triatletak aurrean ibili ziren domekan Getarian lehiatu zen Euskal Herriko zirkuituko lehen triatloian. 410 triatletak parte hartu zuten proban emakumezkoetan hirugarrena izan zen Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko Mireia Arrillaga. Zazpig...
Garraitz Kirol Taldeko bederatzi triatletak parte hartu zuten Getariako proban, eta emaitzekin pozik agertu da taldea. Mireia Arrillagaren podiumaz gain, Paula Ugarteburuk kadete mailako 4. postua eskuratu zuen, Julen Zamora lehenengoa izan zen kadete mutil mailan, eta Antxon Goitia bigarrena.
Maila handia erakutsi zuen Amandarriko kirolariek ere. Haritz Garateren zazpigarren postuagaz gain, 23 urtez azpikoetan hirugarrena izan zen Paul Goitia, eta 34 taldetatik gizonezkoen mailako laugarrena izan zen Amandarri.
Ondarroako Koaxi taldeko neskek ere marka onak egin zituzten: 21. postua lortu zuen Nagore Eluk, eta beteranoetan lehenengoa izan zen Arantza Burgoa. Beteranoen mailako bigarrena izan zen Zorion Kareaga Markina-Xemeingo Alarabi triatloi taldeko kirolaria. Absolutu mailan 20. geratu zen.