Gerran izandako presondegiak gogoratu dituzte oroimen ibilbidean
'81 urte espetxez espetxe' izeneko oroimen ibilbidean azkenengo zortzi hamarkadetan Euskal Herrian izan den kartzela politikaz jardun duteFrankistek Gernika-Lumo bonbardatu ostean udalerrian sortutako espetxe eta presondegiak gogoratu eta ezagutzeko ib...
’81 urte espetxez espetxe’ izeneko oroimen ibilbidean azkenengo zortzi hamarkadetan Euskal Herrian izan den kartzela politikaz jardun dute
Frankistek Gernika-Lumo bonbardatu ostean udalerrian sortutako espetxe eta presondegiak gogoratu eta ezagutzeko ibilbide historikoa egin zuten zapatuan, Gernikako Sarek antolatuta.81 urte espetxez espetxe oroimen ibilbidean Euskal Herrian azken zortzi hamarkadetan bizi izan den kartzela politikaz jardun zuten; «orduko errealitateak eta gaurkoak hari eroale berbera» daukatela nabarmendu zuten.
Horrela, udalerriko leku ezberdinak bisitatu zituzten: Foru Plazatik hasita, Pasealekura, institutura eta marimetara joan ziren parte hartzaileak.
Gernika-Lumora iristean, institutuan edota Josefinen komentuan ezarri zituzten frankistek espetxeak. Presondegi garrantzitsuena Agustinoen Ikas- tetxea izan zenean kokatu zuten, gaur egun Gernika-Lumoko Institutua denean.
Eraikin hori Espetxe Ospital bihurtu zuten 1938ko ekainetik 1940ko maiatzera arte, eta 265 espetxeratu hil ziren bertan. Hala ere, egindako azken ikerketen arabera, hildakoen kopurua handiagoa izan daitekeela esan zuten. Zendu ostean, presoaren gorpua egurrezko kutxa batean sartu eta udalaren zaborra batzeko organ uzten zuten.
Heriotzaren jakinarazpena hildakoaren jatorrizko herrian egiten zen, baina herria «liberatua» izan bazen soilik. Era horretara, hildakoen senideetako askok ez zuten inoiz jakin bere hurkoei zer gertatu zitzaien.
Presoek espetxe horietan izan zituzten bizi baldintza latzak azaldu zituzten Sarekoek: «Ohikoak ziren gosea, jende pilaketa, higiene falta, gaixotasunak, tratu txarrak eta bidegabekeriak».
Erregimen frankistak zigorra arindu ahal izateko lan egitera behartu zituzten espetxeratuak, esklabo bihurtutako presoen errealitatea estaltzeko ordain ekonomiko bat ezarriz.
Ekimenagaz, azken 81 urteetan presoek pairatutako zigorrak agerian utzi nahi izan dituzte, egoera hori «gaur inoiz baino gehiago» desagerrarazi behar dela aldarrikatuz.