Welter pisuko Europako Txapelketa irabazita, amets bat bete duela adierazi duen Kerman Lejarragak zapatu gauean, borroka amaitu berritan.
Bradly Skeete ingelesa
KO teknikoz mendean hartu zuen, bigarren borrokaldian. 9.000 ikusletik gorak giro itzela sortu zuten Bilbao Arenan.
Britainiarraren aurkako
borrokaldiak lau minutu eskas iraun zituen. Lehen asaltotik, Skeetek defenditzeko lan handia izan zuen, eta bigarren asaltoaren lehen minutua betetzear zegoela,
Morgako errebolberrak kolpe bortitza eman zion aurpegian, belauniko utziz. Giroa bero, eta bizkaitar zaleen bultzadaz, kolpeak bata bestearen atzetik eman zizkion Londreseko boxeolariari. Beste bi aldiz lurrera bota, eta epaileak lehia bukatutzat eman zuen.
Kinieletan eta apustuetan Lejarraga ez zen faboritoa. Baina, bere zale sutsuek badakite edozertarako gai dela. Lasai hasi zuen borroka, eta Skeeten estrategiak ez zuen fruiturik izan. Britainiarraren helburua bizkaitarra baino azkarragoa eta teknikoagoa izatea zen, baina,
Morgako errebolberra biziagoa izan zen.
Dena irabazita. Morgarra mendera ezinen zerrendan sartu da; borrokaldirik galdu gabe jarraitzen du: 25 garaipen ditu, horietariko 20 amaierara iritsi aurretik. Azaroan, Lejarragak Espainiako txapelketa irabazi zuen, eta Europakoa irabazita, munduko txapelketa irabazteko hautagaien artean sartzen da.
Andoni Gago
Lejarragaren eta Skeeten artekoa gaueko borrokaldi nagusia izan bazen ere, beste titulu bat egon zen jokoan: Andoni Gago eta GeGeoffrey dos Santos-ena. Boxeolari bizkaitarrak lortu zuen
Europar Batasuneko gerrikoa.
Gago (19-3, 6 KO) garaile izendatu zuten epaileek
12 asaltoko borroka gogor baten ostean. Bilbotarrak lanak izan zituen aurkaria mendean hartzeko. Izan ere, frantziarra oso aurkari indartsua da, eta horren erakusle da zapatukoa bere lehen porrota izatea.