Bermeotarrek zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte Espainiako Batel Txapelketan
Atzo Meiran (Galiza) lehiatu zituzten Espainiako Batel Txapelketaren finalak. Mutilen kadete mailan bigarren postuan sailkatu zen Bermeo Arraun Elkartea, eta txiki mailan hirugarren. Talde bermeotarrak ez zuen lortu beste kategorietarako finaletarako txartelik.
CR Cabo da Cruzek lortu zuen denborarik onena kadeteetan: 07:41.11. Bermeotarrak galiziarrengandik bi segundo eta 40 ehunenera sailkatu ziren. Club Do Mar Bueu galiziarrarentzat izan zen brontzea; irabazlearengandik bost segundo eta 34 ehunenea sailkatu zen.
Mutilen txiki mailan ere galiziarrak izan ziren onenak. Club de Remo Mecos Pontevedrako taldeak bost minutu, zortzi segundo eta 46 ehuneneko markagaz irabazi zuen estropada. La Coruñako Club de Remo Puebla 29 ehunenera saillkatu zen, eta Bermeo AE minutu bat eta 45 segundora.