Hirugarren aldia dute Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldekoek beste herri batzuetako ume eta gazte dantzariekin batera dantza elkartrukeak antolatzen dutena.
Hartza frontoian egin dute ekitaldi nagusia dantzari gazteek.
Gaur, Gabiriako Goruntz Dantza Taldearekin eta Galdakaoko Andra Mari Taldearekin aritu dira, Bermeon. Goizetik hasi dira dantzan haurrak, 11:00etan Erretetik ateraz kalejiran ibiltzeko udalerritik zehar.
Bazkaldu ondoren, Hartza frontoian batu dira berriro ekitaldi nagusirako. Frontoia bete dute, giro ederrean dantzan arituz ordu bete iraun duen ekitaldian.