Solabarrietak bere karabinako jomuga errekorra gainditu du
Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak orain arteko mailarik onena erakutsi du Logroño Master 100 txapelketa ezagunean. Kirol egokituan aritzen den ondarrutarrak, hain zuzen ere, bere karabinako jomuga errekorra gainditu zuen aurreko asteb...
Solabarrietak adierazi duenez, Logroñoko txapelketa konbentzionalean parte hartzeko gonbitea jaso du aurtengoan. «Aurten ere lagatzen didaten lehia konbentzional guztietan parte hartzeko asmoa daukat».
Bihar arratsaldean, berriz, Madrilgo Nazioarteko Alcor Irekian parte hartuko du. Asmo onagaz doala aitortu du. «Ea txapelketa on bat egiteko aukera daukagun. Logroñon errekorra gainditu eta gero, motibazio onagaz joango gara».
Alcorreko Irekian ere zutikako kategorian ariko da.«Momentuz zutika aritzeko aukera daukagu. Ea hurrengo urtean etzanda aritzeko aukera ere badaukagun».