Faxismoaren Kontrako Eguna ospatuko dute Axpe auzoan, domekan
Faxismoaren Kontrako Eguna ospatuko dute etzi, Axpe auzoan. 81 urte beteko dira tropa faxistak Busturira heldu zirenetik, eta orduko herritarrek bizitakoa gogora ekarri, eta haiei omenaldi xumea eskainiko diote.«Ordutik 40 hildako, dozenaka atxilotu, ...
«Ordutik 40 hildako, dozenaka atxilotu, erbesteratu eta torturatu utzi dituzte gure herrian. Azkenaldian inoiz baino argiago geratzen ari da faxismoak Espainiako estatuaren botere egituratuan jarraitzen duela, eta herriak horren kontzientzia hartzeko beharra sumatzen dugu. Urteetan Euskal Herria eduki dute jomugan faxistek, eta orain Katalunia, adierazpen askatasunaren aurkako erasoak, eta antifa- xisten aurkako errepresioa ditugu horren adibide argiak», adierazi dute Laia herri mugimenduaren ordezkariek.
13:00etan batuko dira udaletxe aurrean. Ohorezko aurreskua dantzatuz hasiko dute faxismoaren erresistenteen eta errepresaliatuen omenaldia, eta horien aldeko bertsoak eta kantuak ere ez dira faltako.
Sare Gernika, Ahaztuak 1937-1977 eta SOM-HI Bermeoko Katalanen elkarteko kideek ekitaldian parte hartuko dutela jakitera eman dute.
15:00etatik aurrera, kantu bazkarian bilduko dira, gaztetxean. Whatsapp bidez izena eman behar da bazkaritara joateko; 695 73 31 20 telefono zenbakira idatzi behar da.