Club Bermeok Amurrioren zelaia bisitatuko du bihar arratsaldean
Club Bermeok etxetik kanpo lehiatuko du 32. jardunaldia. Amurrioren kontra jokatuko du bihar, 18:00etan hasita.Aurreko asteburuko jardunaldian talde bermeotarrak ezin izan zuen garaipena lortu etxeko zaleen aurrean. 0-1 galdu zuen Soduperen kontra, dom...
Aurreko asteburuko jardunaldian talde bermeotarrak ezin izan zuen garaipena lortu etxeko zaleen aurrean. 0-1 galdu zuen Soduperen kontra, domekan. Markagailua hutsean egon zen azken momentura arte; partidua amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Valiñok egin zuen Soduperen gola.
Hain zuzen, mailaz ez jaisteko, azken hiru jardunaldiak irabaztea da bermeotarren erronka. Izan ere, jaitsiera postuetatik hurbil dago.
3. mailako 4. multzoko sailkapenean, 36 puntugaz hamazazpigarrena da. Anaitasuna (29 puntu), SD Getxo (27 puntu) eta CD Aurrera Vitoria (17 puntu) daude jaitsiera postuetan.
Amurrioko taldea hamaseigarren dago, Bermeokoarengandik 3 puntura.