Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla txapelketak hasiko dira asteburuan
Bizkaiko lehen bi jardunaldiak Ondarroan jokatuko dira, bihar eta etzi. 30 trainerilla inguru batzea espero dute. Gizpukoarren lehen bi jardunaldiak Orion eta Pasai Donibanen jokatuko diraGipuzkoako eta Bizkaiko trainerilla denboraldiko lehenengo bi ja...
Bizkaiko lehen bi jardunaldiak Ondarroan jokatuko dira, bihar eta etzi. 30 trainerilla inguru batzea espero dute. Gizpukoarren lehen bi jardunaldiak Orion eta Pasai Donibanen jokatuko dira
Gipuzkoako eta Bizkaiko trainerilla denboraldiko lehenengo bi jardunaldiak lehiatuko dituzte datozen egunotan. Bertan parte hartuko dute Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko arraunlariek.Txapelketei dagokienez, Bizkaiko zein Gipuzkoako lehiak hiru kategoriatan banatuta jokatuko dira: gizonezkoen gazte maila, emakumezkoen absolutu maila eta gizonezkoen nagusi maila.
Bizkaitarren lehia Ondarroako uretan hasiko da, eta bertan 30 trainerilla inguru batzea espero dute. Lehen estropada bihar jokatuko da, 16:00etatik aurrera, eta bigarrena etzi, 11:00etatik aurrera. Antolatzaileek iragarri dutenez, barratik kanpora lehiatuko dira estropadak, traineruen estropada eremu berean. Hiru kategorietako arraunlariek 3.500 metroko estropada burutu beharko dute, lau luze eta hiru ziaboga.
Gipuzkoako lehen jardunaldia, berriz, Orion jokatuko da bihar, 15:00etatik aurrera. Bigarren jardunaldia martitzenean jokatuko da Pasai Donibanen, 09:30etik aurrera. Mutrikuk trainerilla batekin jokatuko ditu Gipuzkoako lehen bi jardunaldiak, gizonezkoen nagusi mailan. Eta, aldi berean, beste trainerilla batek Gipuzkoako Federazio Kopan ere parte hartuko du, ligatik kanpo.