67 taldek parte hartuko dute VII. Lea-Artibai Rallyan
67 autok zeharkatuko dituzte Lea-Artibaiko errepide eta baserri bideak VII. Lea-Artibai Rally- an. Egun bakarra izango dute aurten autoari zuku guztia ateratzeko. Denboraz neurtutako tarte guztiak bihar osatu beharko dituzte goiz goizetik hasi eta ilun...
Euskal Herriko Rally Txapelketari hasiera emango dion proban egongo dira iazko irabazle Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, bai eta automobilismo munduko aurpegi ezagun asko ere. Sailkapenaren borrokan ez dira faltako Lea-Artibai eta Busturialdeko pilotu eta kopilotuak ere.
21 autotan joango dira bertokoak. Beste batzuren artean, proban egongo dira Mikel Bilbao (Renault Clio Williams), Txus Jaio eta Jesus Urkidi (Bmw 325 E30), Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti (Suzuki Swift), Aitor Saizar eta Mireia Saizar (Renault Clio Sport), Ivan Muñoz eta Hodei Madariaga (Citroen C2 R2 Max), Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga (Citroen Saxo 16v), Jon Erezuma eta Julen Bilbao (BMW M3 E30), Ioritz Odiaga eta Iker Mintegia (Renault Megane), Oihane Uranga (Honda Civic Type R), Aitor Rocha eta Beñat Gezuraga (Renault Clio Williams), Oihan Erkiaga eta Bernat Iraolagoitia(Citroen Xsara VTS), Ion Ugaldebere (Abarth Punto Evo), Ander Txakartegi eta Alex Maguregi (Citroen Saxo VTS 16v), Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua (Citroen Saxo VTS 16v), Egoitz de Luis eta Gonzalo San Jose (Citroen Saxo VTS 16v), Edu Gartzia-Salazar (Citroen Saxo Vts 16v), Lorea Revuelta (Citroen Saxo Vts 16v), Jose Jabier Aginaga (Ford Escort MK I), Enrike Saizar eta Julen Aranzeta (Ford Escort MK II), Anartz Arrieta eta Iñigo Ugalde (BMW 325i E 36) eta Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa (BMW 318 IS).
Parte hartzaile guztien emaitzak uneoro jarraitu ahal izango dira. Denborak sarean jarriko dituzte ikusgai, Fotomotor-en orrian.