84 ikasleek parte hartu dute Euskal Herriko Telekomunikazio Ingenieritzako Elkarteak egindako 24 orduko ekimenean. Sei eragilek planteatutako probei irtenbidea aurkitu behar izan die.
Gaztetatik erabakiak hartu behar izaten dira, etorkizunean baliagarriak izango direnak, edo ez direnak. Zer, non eta zertarako galderak hausnartu behar izaten dira erabakiak hartu baino lehen, eta horretara behartuta daude gaur egungo gazteak.
Galdegai horiei bizitzako momentu askotan erantzun behar zaien arren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa bukatzean presentzia nabarmena izaten dute galderek gazteengan; gradua ikasiko duten edo ez, zein gradu, zertarako edota beraien gogoak zeintzuk diren erabaki behar izaten dute eta; presazko erantzunaren bila betiere.
Joan zen barikuan, baina, hartu beharreko erabakiak esperientzian oinarritutakoak izateko,
24 orduko Berrikuntza Tailerra antolatu zuen Euskal Herriko Telekomunikazio Ingenieritza Elkarteak Gernika-Lumoko institutuan.
Barikuko 17:00etatik zapatuko 17:00etara bitartean, erronka teknologiko bati aurre egin behar izan zien
84 ikaslek parte hartu zuten. Busturialdeko ikasleak ziren gehienak, Gernika-Lumoko institutukoak eta Seber Altubeko ikastolakoak eta Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxekoak.
Berrikuntza tailerran parte hartu zuten ikasle batzuk, lanean. Argazkia: B24 ekimena
Asko dira zientzia eta teknologiaren arloan ikasleei zuzendutako programa zein ekitaldiak; ikasketa bakoitzak zertarako balio duen azaltzeaz arduratzen direnak. Ez, baina,
24 ordu zientziaren munduan murgilduta bizitzeko ikasleek dauzkaten aukerak. “Teknologia eta zientziari buruzko programa teoriko asko izaten dituzte aukeran, baina Ingenieritza Elkargotik zerbait gehiago beharrezkoa zela ikusi genuen”, adierazi du Zaloa Campillo Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak. Izan ere, aukeran dituzten programa horiek “azalean” geratzen direla uste du, ez baitituzte enpresekin “lotura zuzenak” eskaintzen.
“Ikasleak enpresetara hurbiltzeko, eta enpresa mailan ingeniaritzako ikasketek zertarako balio duten jakiteko bururatu zitzaigun 24 orduko Berrikuntza Tailerra antolatzea”, jakitera eman du Campillok. Hori, ingenieritza ikasketetan “jende falta” sumatu dutelako egin dute: “Jende falta dago, batez ere, telekomunikazioko ingeniaritzan, eta enpresek jendea behar dute; eskaintza handia dago”. Horregatik, jende gaztea “motibatzeko” eta “ingeniarien lana zein den ikusteko”, B24 deitutako ekimena egin zuten.
“Beste ikasketa batzuek zertarako balio duten jakitea ohikoa da, baina ingeniaritza ikasketen balioa ez da hain ezaguna. Horregatik, formatu honegaz, ikasleengan hazia erein nahi izan dugu, ingeniaritzak eskaini ditzakeen tresnak ezagutarazi”, aitortu du Ingenieritza eskolako zuzendariak.
Gazteen so
rmen lana, berrikuntza, ekintzailetza eta elkarlana sustatzea izan ditu helburu lehenengo aldiz antolatu den ekimenak, eta Campillok uste du hori guztia lortu dutela: “Proiektu honegaz lan munduko beharrizanetara hurbildu dira parte hartzaileak”.
Nondik norakoak. 12 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte hartu zuten Gernika-Lumoko institutuan egin zen ekimenean, eta sei enpresagaz harreman zuzena mantendu zuten. Maier, Tecnalia Ventures, C2B, Eder Aurre diseinatzailea, El Enemigo en tu nevera produktora eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingenieritza Elkartea egon ziren jardunaldian, eta bakoitzak erronka desberdin bat proposatu zien ikasleei. “Enpresetako arduradunek beraien egunerokotasunean aurkitzen dituzten arazoak azaldu zizkien ikasleei, eta arazoak erronka bihurtuta, konponbideak proposatu behar izan zituzten parte hartzaileek”.
Arlo ezberdinak jorratzen dituzten sei enpresek hartu zuten parte ekimenean, ikasleei ingeniaritzaren balioa edozein arlotan egon daitekeela erakutsiz. “Denetarako da beharrezkoa teknologia, eta hori erakutsi nahi izan genien ikasleei, arlo ezberdinetako enpresekin lan egiteko aukera izan zuten eta”.
Gazteek eurek aukeratu zuten jorratu nahi zuten arloa, eta aukeratutakoari aurre egin behar izan zioten. Denbora “oso laburrean” planteatu genien erronka, eta 24 ordutan konponbide bat aurkitu behar izan zuten, modu horretan lan munduko egoerari aurre eginez.
Berrikuntza tailerreko aurkezpenetako bat. Argazkia: B24 ekimena
Intentsitate handiko formatua izan da B24 ekimena, oroimenean gordetzen den horietakoa. Formatuaren nondik norakoak “ondo” ulertu zituztela azaldu du Campillok, ikasleek lan munduan
“beharrezkoa den inplikazioa” erakutsi zutela aitortuz. “Arratsaldean hasi, eta goizeko orduetara arte lanean aritu ziren ikasleak. Gainera, goizeko bostetan izartu ziren erronkari buruz hausnartzeko eta konponbideak plazaratzeko. Pijaman, eta lan egiten ibili ziren”.
Erronkari aurre egiteaz gain, “enpresa plana” ere gauzatu zutela adierazi du Campillok. Horrela, eragile bakoitzari hartutako erabakien berri eman zien parte hartzaileek. “Ikasleen lan egiteko gogoaz eta lortutako emaitzekin harrituta geunden guztiok, bai enpresetako arduradunak, antolatzaileak zein laguntzeko prest agertu ziren irakasleak”. Gainera, ikasleen
“ikaragarrizko lana” eta beraien “ideia kreatiboak” azpimarratu ditu antolatzaileak.
Balorazioa. Talde lana, taldeen arteko erlazioa, ideien garapena, informazio bilketa eta inplikazio maila izan ziren, besteak beste, enpresetako arduradunek baloratu zituzten ezaugarriak. “
Oso emaitza ikaragarriak lortu ziren, eta ikasleen lan egiteko gogoa da azpimarragarriena”. Erronkari irtenbidea denek eman ziela aitortu du Campillok, eta taldeak “oso parekatuta” egon zirela gehitu du.
Datorren ikasturterako “gogotsu” daude antolatzaileak, balorazio positiboak egin dituztela arrazoitu baitu Campillok.
Berrikuntzako 24 orduko ekimenak, beraz, “telekomunikazio ingeniaritzari buruz
ezagutzen ez zuten ikuspuntua” utzi duela uste du antolatzaileak; praktikak jorratzen dituzten programen alde eginez.