Kubako enbaxadoreak Batzarretxea bisitatu du
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Gustavo Ricardo Machin Gomez Kubako enbaxadorea hartu zuen atzo eguerdian, Gernika-Lumoko Batzarretxean. Eraikinaren kanpoaldea ezagutu ondoren, Gernikako Arbola bisitatu zuen, eta aurreskua dantzatu ...
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Gustavo Ricardo Machin Gomez Kubako enbaxadorea hartu zuen atzo eguerdian, Gernika-Lumoko Batzarretxean. Eraikinaren kanpoaldea ezagutu ondoren, Gernikako Arbola bisitatu zuen, eta aurreskua dantzatu zioten. Batzarretxera sartu eta eraikinaren historia azaldu zion Otaduik enbaxadoreari. Bukatzeko, bisita liburua sinatu zuen Machin Gomezek liburutegian. Argazki galeria ikusgai dago: www.busturialdea.hitza.eus