Pentsioei buruzko solasaldi irekia egingo da gaur, Mutrikun
Mutrikuko EH Bilduk Guk gure pentsioak solasaldi irekia antolatu du Duintasuna Elkartearekin batera. Berbaldia gaur 18:00etan izango da, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. «Gutxieneko pentsioa zergatik jarri nahi den 1.080 eurotan eta guk gure pentsioak ...
Hitzaldia, alde batetik, gai sozialetan aritua eta aditua den Nerea Kortajarena Ibañez EH Bilduko politikari eta legebiltzarkideak eskainiko du, eta, Kortajarenarekin batera, Mikel Olabarria pentsiodun eta Duintasuna Elkarteko kidea egongo da kultur etxean.
EH Bilduko kideek herritar eta elkarte guztiak gonbidatu dituzte solasaldira. «Pentsiodunen duintasuna eta gazteagoen etorkizuna daude jokoan, eta erronka garrantzitsu honen aurrean guztiok baturik jokatzeko aldarria egin nahi dugu, herritarrek duintasunez bizitzeko duten eskubidea lehen mailan jarriz».