Markina-Xemeingo Zelaibarriko lanak hasi zituzten atzo goizean
Udaletxe osteko aparkalekua eraberritzeko lanak hasi zituzten atzo, Markina-Xemeinen. Zelaibarri proiektua fase desberdinetan egingo dute, eta 2019 urte hasierarako obrak amaituta egotea aurrikusten du udalak.Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duene...
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Correos parean hasiko dira lanak, eta, beraz, lehen faseko lanak iraungo duten hiru hilabeteetan ezingo da eremu horretan aparkatu. Zehaztu dutenez, hesiz inguratuta egongo da eremua. «Dena dela, egungo aparkalekuaren zati handi bat erabilgarri egongo da».
Guztia aurreikusi duten bezala joanez gero, Karmen jaietarako lehen faseko lanak amaituta egotea espero du udalak. «Hala, gunea erabilgarri egongo da jaietan barrakak bertan kokatzeko». Lanen bigarren fasea jaien ostean jarriko dute martxan.