Ibilgailuen azterketa teknikoa egin ahalko da maiatzean
Maiatzaren 2an Lekeition, 3an Ondarroan eta 9an Markina-Xemeinen, ibilgailuen azterketa teknikoa pasatzeko aukera izango dute ziklomotoreek, quadek eta nekazaritzako edo obra eta zerbitzuetako ibilgailuek.09:15etik 12:30era egingo dira azterketa teknik...
09:15etik 12:30era egingo dira azterketa teknikoak Lekeitioko Kontziopean. Goizez egingo dira Ondarroako Musika Plazan, eta Kareaga industrialdeko II. fasean, 09:15etik 13:30era, Markina-Xemeinen.
Hiru herriotan azterketa teknikoa egin ahal izateko, aldez aurretik hartu behar da hitzordua. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute interesa daukatenek: 94-478 12 14.