Euskadiko ikurrina irabazi dute Ondarroa Arraun Elkarteko neskek
Ondarrutarrek nagusitasun osoz irabazi dute 1.000 metroko estropada. Bermeoko arraunlariek bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren, mutilen txiki eta kadete mailetanEuskadiko Batelen Txapelketa irabazi dute txiki mailako Ondarroa Arraun El...
Ondarrutarrek nagusitasun osoz irabazi dute 1.000 metroko estropada. Bermeoko arraunlariek bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren, mutilen txiki eta kadete mailetan
Euskadiko Batelen Txapelketa irabazi dute txiki mailako Ondarroa Arraun Elkarteko neskek. Bandera eta urrezko dominak eskuratzeko 5 minutu eta 2,70 segundo behar izan dituzte. Ondarrutarrek, gainera, nagusitasun osoz irabazi dute; bigarren sailkatuak baino 3,61 segundo arinago amaitu zuten 1.000 metroko estropada. Bi luze eta ziaboga bat egin ostean, ondarrutarren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Pasai Donibane Koxtape, Orio eta Itsasoko Ama.Txiki eta kadete mailan mutiletan, aldiz, bigarren eta hirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren, Bermeoko arraunlariek.
Txapelketa Legution (Araba) jokatu da asteburuan. Zapatuan kanporaketak jokatu ziren, eta domekan, berriz, txapelketaren finalak. Guztira 99 batelek parte hartu dute, eta horietatik hamabost Lea-Artibai eta Busturialdekoak izan dira: lau Ondarroakoak, lau Bermeokoak, bi Artibaikoak eta bost Isuntzakoak.
Domekan, finalez gain, kontsolazio tandak ere jokatu zituzten Isuntzako, Bermeoko, Artibaiko eta Ondarroako beste hainbat batelek. Artibaiko neskek, esaterako, hirugarren postua lortu zuten txikien mailan nesketan. Emakumezko etorkizunekoak mailan, berriz, Artibaiko batela hirugarren helmugaratu zen, eta Ondarroakoa, ostera, laugarren.
Mutilen txiki mailan, berriz, Isuntzakoek bigarren postua lortu zuten, eta mutil kadete mailan, ostera, lehen postua lortu zuten. Bermeok, berriz, hirugarren amaitu zuen gazte mailan mutiletan.