Testu tipologia eta kazetari lanaz aritu gara Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean
Egunkarietako orrialdeak betetzeko kazetariek erabiltzen dituzten testu tipologiak lantzen ari dira Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean. Testu horiek landu eta kazetari lanaz hitz egin dugu hirugarren zikloko ikasleekin.
Albiste, erreportaje eta elkarrizketen arteko desberdintasunaz eta lanketaz aritu gara. Baita kazetari lanaren nondik norakoez.
Oso gustura egon gara; plazerra izan da eguna eurekin hastea. Ikasle eta irakasleen arreta eta erakutsitako interesa nabarmentzekoak izan dira. Ordubeteko saioan landutakoa baliagarria izatea espero dugu.
Jose Maria Uzelai herri ikastetxera egin dugu bisita, baina ikasturteko azken hiruhilabetekoan Busturialdeko hainbat ikastetxetan egongo gara gure lanaren berri ematen.