Elgoibarren jokatuko da Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren 5. saioa
Bola jokoagaz hitzordu berria izango dute Lea-Artibaiko bolariek zapatuan, Elgoibarren. Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako bosgarren jaurtialdia jokatuko da San Pedro auzoko bolatokian. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da tiraldia, eta bolar...
Gipuzkoako taldeetan banatuta, Lea-Artibaiko hamabi bolari parte hartzen ari dira norgehiagokan, hamar gizonezko eta bi emakume. Elgetako taldean bost markina-xemeindar gazte daude, eta Markina-Xemeingo beteranoak, aldiz, Lasturko elkarteagaz ari dira jokatzen. Garaipen bi eskuratu dituzte jada eskualdeko bolariek. Martxoaren 24an Eibarko Asola Berrin jokatu zen jardunaldia irabazi zuen Oier Azumendi Atzoteik, eta apirilaren 14an Debako Lasturren izandako tiraldian nagusi izan zen Patxi Olabarri.
Lau tiraldi jokatuta, San Miguelgo Unai Loiola dago momentu honetan sailkapenaren buruan 17 txirlo botata, eta Asola Berri taldeko Sergio Rodriguez da bigarrena 16 txirlogaz. Lea-Artibaikoei dagokienez, Oier Azumendi da une honetan Lea-Artibaiko lehena, 11. postuan dago 11 txirlo botata; Jexux Mendibe da hurrengoa (18. postuan).