Buruko eta lepoko minbiziari buruzko hitzaldia, Ondarroan
Ondarroako Zientziaren giltzak elkarteak antolatuta, buruko eta lepoko minbiziari buruzko hitzaldia egongo da astelehenean, 18:30ean, Beikozini aretoan. Juan Ramon Iriondo Bedialauneta otorrinolaringologo ondarrutarrak eskainiko du berbaldia, eta, aldi...
Iriondo Medikuntzan lizentziaduna eta doktorea da EHUn, eta otorrinolaringologoa baldin bada ere, bere espezialitate barruan urte gehienak buruko eta lepoko minbiziaren diagnostiko eta tratamendu kirurgikoan egin ditu lanean, Galdakao-Usansolko ospitalean. Gaur egun, Galdakao-Usansolo ospitaleko Otorrinolaringologia Zerbitzuaren atalburua eta buruko eta lepoko onkologia atalaren arduraduna da Iriondo.
Tasarik handiena Bizkaian
Buruko eta lepoko minbizia, egun, biztanleriari gehien eragiten dion seigarren minbizia mota da. Eragin handiagoa du gizonengan, eta Euskal Herrian, laringeko minbiziaren inzidentzia tasa 100.000 biztanleko 20koa da. Harrigarria bada ere, Bizkaiak dauka tasarik altuena mundu mailan, ia 21ekoa.