Liher Aretxabaletari ezarritako 535 urteko zigorra berretsi du Gorenak
Defentsak aurkeztutako helegiteak atzera bota dituzte. 2005ean Madrilen egondako atentatuan parte hartzea leporatu zion Espainiako Auzitegi NazionalakEspainiako Auzitegi Nazionalak Liher Aretxabaleta Rodriguezi ezarritako 535 urtetako espetxe zigorra b...
Defentsak aurkeztutako helegiteak atzera bota dituzte. 2005ean Madrilen egondako atentatuan parte hartzea leporatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Liher Aretxabaleta Rodriguezi ezarritako 535 urtetako espetxe zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. 2017ko ekainean epaitu zuten lekeitiarra ETAk 2005. urteko maiatzaren 25ean Madrilen (Espainia) egondako atentatuan parte hartzea egotzita, eta 500 urtetik gorako kartzela zigorra ezarri zioten. Ebazpena argitaratu zen egun berberean, 2017ko uztailaren 17an atxilotu zuen Aretxabaleta Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.Epaiaren aurka gora jo zuen defentsak, baina Espainiako Auzitegi Gorenak helegiteak aurkezteko arrazoi guztiak atzera bota ditu, eta «Aretxabaleta 45 pertsona hiltzen saiatu» zela iritzi dio. Horrenbestez, legeak dioenaren arabera, lekeitiarrak 40 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako ia 500.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko die atentatu hartan izandako zaurituei eta kalte materialak jasan zituztenei.
Ocañako espetxean
Aretxabaletagaz batera atentatu hartan Frantzian espetxeratuta dagoen Alaitz Aramendi Jaunarenak parte hartu zuela ere zehaztu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta hari ezarritako zigorra ere baieztatu du Gorenak.
Madrilgo Soto del Real (Espainia) espetxean egon zen lehenengo Aretxabaleta, eta Toledoko (Espainia) Ocaña I espetxera (520 km) lekualdatu zuten iazko urrian. Bertan ari da betetzen zigorra.